XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kasualidadez bezala, gazteriaren eredu eta joerak oro mendebaleko kulturatik landazkoak dira.

Halanola: Erresuma Batuetako Beltzen borrokak lortu duen irazartzea, Vietnamgo askatasun-guduak egin duen batasuna munduko gazteen artean, Indiak sortzen duen liluramena, yogaren eta zen budismoaren erakarmena, txinatar kulturazko iraultzaren eredutza, gazteen borroka-ereduak, Mao, Lumumba, Che, Angela Davis izatea.

Kasualidadez bezala guziok gure zibilizazio-mota hontatik kanpo eta kontra aurkitzen dira.

Kasualidadea ez baino kausalidadea ikusi behar da hor.

Ez ote digu honek erakusten badagoela hor arrazoizkotasunarekiko mesfidantza (hots, gure gizartea finkatzen duen oinarriarekikoa: teknika, burujakintza, efikazia...), eta berdin gizarte-antolamendu guziekikoa ere (hain zuzen denek oinarri bera onartzen dutelako)?.

4.3. Estrukturen aldakuntza
Ekonomian, eta gizarte osoan ere, xederik ez dagoela-ta salakuntza zerrenda bat aipatu dugu.

Garaudyren ustetan, salaketa hori kapitalismoaren muinarena berarena da, kapitalismoaren printzipio berak ukatzea.